DATUAK

vitoria, alava, Spain
EHU-ko Haur Hezkuntza 3. mailako ikaslea

miércoles, 21 de marzo de 2012

Artikulua:“Schank: el e-learning actual es la misma basura, pero diferente sitio”.


"Las escuelas cogen las tecnologías y las arruinan. Cuando salió la televisión todas pusieron una en cada aula, pero la usaban para hacer lo mismo que antes"

Testu honekin ondorio berdinera heldu naiz: GURE HEZKUNTZAK BERRIKUNTZA SAKON BAT BEHAR TEKNOLOGIA BERRIEI DAGOKIONEZ!!!

Ez dute balio betiko klaseak eta ohiko azterketek. Haurrak inkontzienteki ikasi behar du, gustuko duena oinarrian izanik, ez lorito bat bezala eta akatsak egiten dituenean zuzentzea. Hizkuntza eta gainontzeko jakintzak ikasten dira hitz egiten eta besteekin erlazionatzen eta eztabaidatzen. Ikasleek gehiago ikasten dute praktika erabiliz, teoria hutsa ikusteaz baino. 

Roger Schank-i egindako elkarrizketan eskolak ixtearen alde dago, esan duelako gobernuak agintzen duela eta gobernu horrek ezarri nahi dituen oinarriak ikasleek ikasten duten ikasgaietan oinarritzen dela. Horrekin ados nago, baina horregatik irakasleek ez dute adoktrinatu behar eta ez dute ez guraso, ez erakunde batzuen menpe jokatu eta irakatsi behar. Irakaslearen papera haurra bizitzara heztea eta libreki pentsatzen ikastea da. Eta nire ustez, eskolak beharrezkoak dira ikasleek euren artean ikas dezaten eta haien esperientziak elkar-trukatzeko lekua izateko.

Bestalde, teknologiari dagokionez, ezin dugu ordenagailu bat jarri gure klasean eta hezkuntza hobeago bat lortuko dugula pentsatu. Tekonologia berri hauek haurraren jakinmina pizteko eta haien garapena lortzeko baliabide gisa erabili behar ditugu, dituen tresnei etekina ateraz eta ahalik eta errendimendu handiagoa ateraz eskaintzen zaigun hezkuntza sitema berriari.
Haurrei erakutsi behar diogu bizi dituzten esperientzietatik eta hori teknologia berriarekin lotzen baldin badugu izugarrizko abantaila daukagu hezkuntzan. Baina horretarako gauza asko aldatu behar ditugu eta asko arrazonatu eta pentsatu gaiaren inguruan.

Nire galdera da, gauzak aldatzeko prest gaude?

http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html

martes, 20 de marzo de 2012

Bideoa: Manel Rives

GIZARTEAREN ETA ESKOLAREN ARTEAN DAGOEN ARRAILADURA KONPONTZEA BALIABIDEETAN EDO GOGOAN DAGO ERANTZUNA?

lehenik eta behin esan beharra daukat, bideoa oso interesagarria iruditu zaidala; izan ere, jorratzen diren ideiekin bat etortzen naizelako eta oraindik hezkuntzan aldaketa asko egin behar ditugula agerian uzten duelako.

 
Bideotik atera ditudan ideiarik garrantzitsuenak hauek dira:

Tontakeri hutsa da ordenagailua erosten egotea eskolan jartzeko, ez baldin badugu metodologia aldatzen. Daukagun sistema tradizionala da eta berdin du orain modan dauden aparatuak izatea, lehen liburuekin egiten zutena egiten baldin badugu. Inbertsio handia egiten dugu aparatu hauetan baina azkenean bere erabilgarritasuna ez badugu ekontuan hartzen eta atera diezaiokeen etekina ateratzen, dirua xahutzen ari gara.
Gauza ez da ordenagailua ikastoletan ezartzea, bazik eta dinamikak aldatzea eta metodologia berriekin probatzea: proiektuak egitea, lan taldeak bultzatzea, haurrak autonomoagoak izaten irakastea...Ikasleak sortzailea izan behar du ez informazioaren jasotzailea. Horregatik, ezin dugu teknologia berria erabili lehen erabiltzen genuen metodologiarekin emaitzik ez dugula ikusten dugunean.

Hemendik kanpo beste herrialde batzuetan galdetzen diote elkarri zer egin nahi duten eskolan, zer nolako eskola nahi dituzten eta horren inguruan eztabaidatzen dute. Hemengoek, ordea, elkartrukatzen dute informazioa, baina hemen pensatzen jarraitzen dute teknologian inbertitzean aldaketa bakarrik etorriko dela.

Teknologiak ez du irakaslea aldatzen; baizik eta irakaslea teknologiara egokitu behar da. Ateak ireki mundu berri honi eta ez du teknologia aisialdirako baliabide bezala, hezkuntza baliabide garrantzitsuena bezala hartu behar du. Izan ere, Tik-ek ikasketak potentziatzen dituzte. Horregatik, irakasleak autokritikoak izan behar dira eta zer diren, zer nahi duten eta ikaslea nora eraman nahi duen galdetu behar dio bere buruari. Baita aldatzeko gogoak eta gauza berrietan ikertzeko eta probatzeko ausardia izan behar du: hasieran, gaizki egin dezakegu, baina probak egiten ikasten eta hobetzen da.

Ikasgai guztiak bateratuak egon behar dute, guztiak erlazionaturik egon behar dute, gure burua ezin dugu atalka banandu, guztiak erlazionatzen dira. Horregatik, ikasgaien artean lotura hori ezartzea beharrezkoa da.

Oso garrantzitsua da jakitea teknologia berriak ez dutela geldirik egon behar, ditugun abantailekin ikertu dezakegu edozein lekutik. Mugikortasun handia ematen digute nahi dugun espazio, bai formal, bai informaletik ikasteko, adibidez, ipad-en kasua. Gailu hauekin informazioa jaso eta sortu dezakegu edozein lekutik.
Ondorio hauetara guztietara heldu behar gara hezkuntzan gaudenak, aipatutako gauza guzti hauek kontuan hartzera hezkuntza hobetzeko eta ikasleen garapena lortzeko.Hezkuntzan idein elkartrukea eta gauza berriekin ausartzea oso garrantzitsua da, beste muga batzuk ezagutzeko eta ditugun baliabideak aztertzeko eta ikertzeko.

Blogen erabilpena

Zer dira blogak?

Interneteko webgune bat da eta bertan blogariak idatzitako ohar, artikulu, gogoeta edota mezuak argitaratzen dira. Bakoitzaren espazioa da nahi duguna jartzeko. Izan ere, blog baten erabiltzaileak espazio pertsonal bat sortzen du Interneten eta era erraz batean bertan argitaratzen duen edukia aldatu dezake.
Blog batean, batetik, sortzaileak sarean jartzen dituen artikuluak agertzen dira kronologikoki ordenatuta eta bestetik, artikulu horietako bakoitzari blogaren bisitariek utzi dituzten oharrak eta ernatzunak irakurri daitezke. Edonork du blogean argitaratzen diren artikuluei erantzuteko aukera.
Blogak abantaila handi bat eskeintzen digu: idatzitakoa nahi dugun formatuan idatzi eta editatzeko aukera dauka. Baita artikulu bakoitzak jasotzen dituen erantzun eta oharrak kuadeatzeko ere.
Horregatik,  beste batzuekin eztabaidatzeko eta beste iritzi batzuk jakiteko oso aproposak dira horrelako webguneak.
Gainera, beste orrialde batzuekin interakzioan egoteko aukera dago enlazeen bidez.

Baina, gaur egun, jendearen ezjakintasuna dela online gure identitatea eraikitzen ari gara gizarte sareetan, blogetan, googleen... horrek ekar ditzakeen ondorioak jakin gabe.

Hezkuntzari dagokionez, erabilera handiak eskaintzen dizkigu; izan ere, irakaskuntzan baliabide didaktiko gisa nahiz tutorizatzeko edo kudeaketarako gune gisa erabli daiteke; eta komunikao gaitasuna emateaz gain ikaskuntza aktiboagoa bihur dezake:
  •  Txertatzen diren enlazeen bidez irakatsi eta ikasi daiteke.
  •  Garapen pertsonala garatzen laguntzen digute, edozein ikasleren ezagutzak aberastuz eta motibazio bide bat izatera bultzatuz.ikaslea protagonista nagusia izan daitekeelako, bai egile moduan, baita hartzaile moduan ere.
  •  Komunikazioa bultzatzen dute, ideiak elkartrukatzeko aukera emanez. Erabiltzaile guztiek dute bertan parte hartu eta iruzkinak egiteko aukera. Horregatik sustatzen dute blogek eztabaida eta  ideien elkartrukea. Irakasleentzat oso aproposa da haien esperientziak eta zalantzak jartzeko eta beste batzuekin elkartrukatzeko.
  • Taldean sortutako blog kolektibo batek taldean lan egiteko aukera ematen du. Blog batera edonor sartu daiteke edozein unetan eta edozein lekutatik eta horrek taldeko lanak egiteko tresna aproposa bilakatzen du.
  • Ikasleek zein irakasleak sortu ditzakete. Haien ideiak askatasunez jartzeko.
  • Eskaintzen dituen aukeren adibide batzuk:
  • Ikasgai baten blogean, irakasleak gaiari buruzko informazio gehigarria argitaratu dezake bertan eta ikasleei jarduera gehigarriak proposatu.
  • Ikasleek edo irakasleek bere blog pertsonala sortu dezakete nahi duten gaiaren inguruan. Horretaz gain, ikaskideen blogetan parte hartu dezakete.
  • Ikasgai bera irakasten duten ikasleek ikasgaiaren inguruko blog bat sortu dezakete euren artean ideiak, proposamenak, zalantzak... elkartrukatzeko.
  • Ikastetxe batek zentroaren bloga sortu dezake irakasle-gurasoen arteko topalekua izateko. Bertan argitaratu ditzakete ikastetxeko berriak, argazkiak eta bestelako informazioa.
Beraz, gure arloari dagokionez blogak oso erabilgarriak eta aproposak dira aurrean aipatutako guztiagatik.


Cristóbal Cobo Romaní testua

Testu honetan Cristóbal Cobok, Oxford Internet Institute ikertzaileak, planteatzen digu hezkuntzaren ekologia berri bat.

Hitz egiten du hasiera batean, zer den hezkuntza ikusezina. Nik ulertu dudan arabera, horrela definituko nuke: hezkuntza sistemak kontuan hartzen ez dituen jakintzak eta guk inork irakatsi gabe ikasten ditugunak dira.
Cobok dio teknologiak bera bakarrik ezin duela hezkuntza arazoei aurre egin eta gure hezkuntzak tamalez horrela pentsatzen jarraitzen du. Izan ere, guztiek pentsatzen dute hori gertatuko dela eta ordenagailu bat klasean jarriz gure haurrek garapen maila handiago bat lortuko dutela; eta orain, ikusten ari dira ez daudela emaitzarik eta hori ez dela gertatuko.

Badaude praktika digital batzuk non gure haurrek oso ondo pasatzen duten eta bere interesa oso handia den eta horiek erabili ahal ditugu haurren interesa bereganatzeko, baina zoritxarrez gure instituzioak ez ditu kontuan hartzen, hala nola, gizarte sareak, bideojokoak …

Gaur egun, gure hezkuntzak bilatzen duena da teknologia geletan sartzea eta horrekin jakintza eta eraginkortasun handia lortzea. Kontuan hartu gabe irudimenaren estimulazioa, artea, beste inguru batzuk, ebaluazio tresna ezberdinen erabilpena…

Beraz, nire aburuz irakaskuntza berritu beharko litzateke eta planteamendu eta gogoeta berriak egin beharko litzateke garrantzia emanez gaurkotasunean ditugun arazo eta tresna berriei. Aldaketak neketsuak dira, baina kalitatezko hezkuntza bermatu nahi izatekotan beharrezkoak dira aldaketa batzuk, bai hezkuntza barnean eta bere metodologian, bai teknologia berriei dagokion inguruan eta bere erabilpenari dagokionez. Hau da, ikasleak ikasteko modu berriak garatzea haientzat entretenigarriak direnak eta horien bidez ikastea ziurtatzen ditugunak; baita ikastolako material teknologikoa inguru hurbilago batetik erabiltzea, ohiko bizitzan oinarritzen direnak adibidez.

Cobozen arabera ere hezkuntzari buelta handi bat eman beharko litzaioke, jakintzak transmititzeko modu berriak eskainiz, irakasgaiak haien artean lotzeko forma berriak burutuz, zubi berriak eraikiz hezkuntzatik eta hezkuntzara, haurrek teknologia puntu hurbilago batetik ikustea, errealago batetik.
Gaur egun, hezkuntza mailan jasotzen ari garen erantzunak lehenago jaso izan ditugu; izan ere, lehenengo ordenagailuak hasi zirenetik akats berdinak izan genituen. Pentsatzen zen ordenagailuak bizitza konponduko zigula inolako laguntzarik eman gabe, eta horra hor gure emaitza.

Horregatik, gure arloari dagokionez Cobozen hainbat iradokizun eskaintzen dizkigu irakasleok kontuan hartu behar ditugunak teknologia eta hezkuntza bateratu daitezen:
-     Malguagoak eta ez hain formalak izan behar gara, haurrek ordenagailu eta baliabide teknogiko gehiago behar dituzte, hauen erabilpena sustatuz. Ez bakarrik ordenagailuak klasean izan, baizik eta telefono mugikorren eta tableten erabilpena adibidez areagotu.
-      Estimulatu behar dugu espiritu lehiatsu bat, ez enpresako buru izateko; baizik eta gaur egun inguratzen gaituzten tresna berrien inguruan ere lan egiteko.
Eskola arrakastatsuenak ausartu dira esploratzera, sortzaileak izatera, hezkuntza politikatik at egitea eta gauza berriak planteatzera. Eta emaitza onak lortu dituzte jakin izan dutelako egoerara moldatzera, hots, teknologiak eta ingurua egokitu dute haurren beharretara.
Horretarako, ikaskuntza ohiko bizitzatik ezin da aldendu, guztiok artean ikasteko metodo berriak proposatu behar dira, ez du bakarrik irakasleak irakatsi behar; ebaluazioa bere neurrian egin beharko litzateke, aurrerapenak baloratuz eta ez soilik datuak errepikatzeko gaitasuna bezala...

Azken finean, laburbilduz, testu honek argi uzten du nola dagoen oraingo hezkuntza eta oraindik, arraidura handiak dituela. Baina lan eginez eta arrazional jokatuz lortu daitekeela gure haurrek hezkuntza on bat lortzea eta ditugun baliabideak aprobetxatzea. Azpimarratzen digu ere teknologia berrien garrantzia hezkuntzan, baina beti ere haurraren inguru hurbilera egokituta izanik, ahalik eta etekin handiagoa ateratzeko eta haien interesa eta grina pizteko teknologien inguruan. Ez bakarrik lan-tresna bat bezala ikus dezaten, baizik eta mundu berri bat irekitzen dion baliabide bat bezala.

viernes, 16 de marzo de 2012

IKTak hezkuntza-tresna gisa

Blogari sarrera emateko hemen uzten dizuet IKTei buruz aurkitu dudan bideoetako bat hezkuntzan teknologiarekin gertatzen ari dena islatzen duena. Izan ere, ikasgai honetan IKTen inguruan hitz egingo dugu eta horri buruzko hausnarketak egiteko aukera izango dut bloga honetan.