DATUAK

vitoria, alava, Spain
EHU-ko Haur Hezkuntza 3. mailako ikaslea

martes, 17 de abril de 2012

2. APLIKAZIOA. PIXTON


Aukeratu dudan bigarren aplikazioa Pixton izan da. Izan ere, nahiko erraza da erabiltzeko eta interesgaria. Ezaugarri asko kontuan hartzen ditu eta nahiko errealistak dira pertsoien ezaugarriak.
Denbora behar da egiteko, baina emaitza oso polita da.

Gainera, haurrei komikiak gustatzen zaizkienez haien arreta erakartzen dute azkar irakurtzen direlako, marrazki asko daudelako eta testu gutxi, normalean abenturazkoak edo barregarriak direlako .

Beraz, horrelako aplikazioak erabili beharko genituzke eskoletan eta haurrei irakatsi hainbat ikasgai bertan lantzeko modu dibertigarri eta erakargarri baten bidez

Hemen uzten dizuet nik egindakoa:


1. APLIKAZIOA. STORYBIRD

Storybird aplikazioa erabiltzea erabaki nuen aplikazioa oso interesgarria zela iruditu zitzaidalako. Izan ere, irudi ezberdinekin haurrei zuzenduriko ipuinak asmatzeko aukera anitzak ematen ditu.
Gainera, abagunea daukazu besteek egindako ipuinak ikusi eta elkartrukatzeko.

Beraz, irakasle izango naizela tresna baliotsua dela pentsatzen dut, haurrei trasmititu nahi dizkegun baloreak eta edukiak modu dibertigarri eta erakargarri batean egiteko.
Hemen uzten dizuet nik asmatutako ipuin baten adibidea, ea gustatzen zaizuen!!

 

Arbel Digitala

 
Arbel digitala Elkarreragilea (ADE) dimentsio desberdinetako pantaila da. Ordenagailua eta proiektore digitalarekin konektatuta, periferikoa bezala, oso tresna potente bihurtzen da irakaskuntzan, ohiko arbelaren erabilera eta IKTren baliabide multimedia guztiarekin elkartzen direlako.
    Ematen dituen aukerak: 
  • Sarean informazioa bilatu
  • Dokumentu digitalak egin: testuak, argazkiak, diapositibak...
  • Kontsultak egiteko tresna digitalak erabili: hiztegiak, entziklopediak, itzultzaileak...
  • Jarduera digitalen bidez trebatu: simulazioak, animazioak, jolasak...

Benetan tresna oso aproposa da eskoletan haurren arreta bereganatzeko eta modu ezberdin eta errazago batean gauzak irakasteko.
Horregatik, horrelako tresnak gaur egungo eskoletan egon beharko liratekeela pentsatzen dut. Izan ere, daukaguna aprobetzatu behar dugu eta eskaintzen dizkigun abantailak erabiltzen jakin beharko genituzke heziketa dinamiko eta sakonago bat lortzeko.
INFORMAZIO GEHIGARRIA GAIAREN INGURUAN:

Hezkuntza sistemaren aldaketa.




Bideo honetan proposatzen denarekin ez nago batere ados. Argi utzi dut idatzitako beste sarreretan hezkuntzak aldaketa bat behar duela, baina gizon hauek proposatzen dutenarekin ez. Gauza ez da ordu gehiago sartzea eta gure etorkizunean oinarritu behar duguna ikasteko. Ezin dugu gure hezkuntza sistema osoa aldatu, hori ez da irtenbidea.


Daukaguna birformulatu behar dugu, ondorioak atera, hausnarketak egin eta irtenbide berriak proposatu behar ditugu arazo baten aurrean. Aldaketak poliki-poliki eman behar dira, ezin dugu orain arte egindako guztia ezabatu eta berriz hasi. Gauza berriak txertatzen joan behar ditugu gizartearekin bat datozenak hezkuntza eta hezkuntza sistema hobetzeko eta aurreratzeko.


Ikasgai honekin erlazionatuta, teknologia berriak integratu behar ditugu klaseak erakargarriagoak eta dibertigarriak izateko eta umeengan eragin eta arreta handiagoa lortzeko. Tresna berriak zaharretara egokitzen ditugun bitartean ez dugu ezer berririk lortuko. Egin beharko litzatekeena izan zen hezkuntza sistema haurrei egokitu, ez haurrak hezkuntza sistemara egokitu.

Zer uste duzue zuek?

Entrega Ultraportátiles Escuela 2.0. SARE SOZIALAK

Gaur egun, sekulako arrakasta dute sare sozialek gazteen eta hain gazte ez direnen artean. Horregatik gai honen inguruan nire iritzia ematea aproposa dela uste dut.

 Hasteko, aitortu beharra daukat sare sozialak asko erabiltzen ditudala, aspalditik dudan Messengerraz, eta egin berri dudan Twitterraz aparte, Tuenti, Facebook, eta My Space erabiltzeko ohitura daukat.
Funtzio eta abantaila asko dituzte pentsatzen dut, horien artean hauek ditugu: jendea ezagutzea, lagunekin harremanetan egotea, argazkiak trukatzea, urtebetetzeak gogoratzea, ekitaldien berri izatea, txatez hitz egin ahal izatea., dohainiko zerbitzuak izatea...

Hala eta guztiz ere, s
are sozialak erabiltzen gero eta adin txikiagoan hasten da jendea, eta gaztetxo hauen erabilera kontrolatu ezean, arriskutsu bihur liteke itxuran ederra eta dibertigarria dirudien mundua. Gurasoek ahal den neurrian esku hartu behar dute seme-alaben interneteko kontuetan, arazorik gerta ez dadin. Gainera, sare sozialetan mundu osoko jendearekin jar zaitezke harremanetan  eta zoritxarrez mundu guztian ez da euskeraz egiten, beraz euskeraren erabilera ere modu batean baztertu egiten da.
Beraz, garbi dagoena zera da, ongi erabiliz gero, oso baliabide bikaina direla sare sozialak, horregatik gazteen artean sortzen duten grina eta interesa erabili beharko genuke eskoletan gure ikasgaietako edukiak lantzeko eta bultzatzeko.

Lagungarria izango zaizuen taula bat:
http://www.opcionweb.com/descargar/chuleta_redes_sociales.pdf 

Mindomoa. Erabilera.



Blog honetan derrigor aipatu behar dut MINDOMO izeneko tresna baliagarria. Mapa kontzeptualak egiteko tresna oso bat da, eta era guztietako edukiak sar daitezke bertan, testuak, hiperestekak, bideoak, musika edo irudiak. Hala, bada, eskoletan erabiltzeko oso aplikazio garrantzitsua da Mindomo.
Orain arte hainbat gai azaltzeko edo aurkezpenak egiteko, Power Point programa erabiltzen zen. Hau gutxietsi gabe, Mindomoak gauza gehiago egiteko aukera ematen digu. Haurrentzat hitzak baino erakargarriagoak dira irudi, bideo edota eskemak; eta Mindomo-k hori eskaintzen digu modu sinple batean. Haurrek beraiek esperimentatzeko ere baliabide erraza da. Beraz bai ikasle zein irakaslek erabili beharreko programa iruditzen zait.

Mindomoa eskemak egiteko modu interesgarria da. Aukera ugari uzten ditu, bideoak, irudiak, estekak, apunteak... txertatatu daitezke bertan. Klasean aurkezpenak ere egiteko baliabide itzela da, eta Power Point erabilerak baino aukera gehiago ematen ditu. Programa ordenagailuz denez, klaseko apunteak eskema moduan bertan ezarri daitezke gainera, eta gordetzen aritu beharrik ez dago, automatikoki egiten baitu lan hori.


Amaitzeko, hemen uzten dizuet mindomo programa erabiltzeko tutorial bat.
ANIMA ZAITEZTE ERABILTZERA!!