DATUAK

vitoria, alava, Spain
EHU-ko Haur Hezkuntza 3. mailako ikaslea

martes, 15 de mayo de 2012

SCRATCH


Irati Del Riok eta biok egindako haur hezkuntzako haurrentzat zuzenduriko hainbat scratch uzten dizkizuet:

- IRUDI GEOMETRIKOAK:
Scratch honen bidez, haurrek oinarrizko irudi geometrikoak (triangelua, zirkulua eta karratua) ezagutuko dituzte. Horretarako, objektu bakoitzaren gainean klikatu beharko dute, eta objektuak forma geometriko bat marraztuko du. Ariketa honi esker, haurrek hiztegia bereganatzeaz gain, irudi geometrikoa bakoitza nola egiten den ere jakingo dute, objektuek trazuak erakusten baitituzte.
Scratch Project

- LATERALITATEA:
Scratch honekin, ikasleek oinarrizko nozio espazialak ezagutuko dituzte. Saskibaloian klikatuz gero, baloia mahaiarekiko duen kokapena adierazten duen ahotsa entzungo da, esate baterako gainean, azpian, eskuinean eta ezkerrean.
Haurrek jarduera hau egiterakoan, baloiaren kokapenaren inguruko hipotesiak egin ditzakete, eta ondoren bere erantzunak baloian klik eginez zuzendu.
Scratch Project

- FRUTAK:
Scratch honen laguntzarekin, umeek fruten izena eta irudia erlazionatuko dute. Fruta bakoitzaren gainean klik egiten dutenean, fruta horren izena idatzita agertuko da, eta horrez gain, bere izena entzun egingo da. Horrela, ikasleek fruta bakoitzaren izena zein den eta hori nola idazten den aztertu ahal izango dute.
Aurreko jardueran bezala, hemen ere ikasleak fruten izenen inguruko hipotesiak egin dezakete, bere aurre ezagutzak erabiliz, eta ondoren frutan klik egitean esandakoa konprobatu ahal izango dute.
Scratch Project


- ZENBAKIAK:
Scratch honen bidez, haurrek zenbakiak, irudiak eta kopuruak erlazionatzeko aukera izango dute. Zenbaki bakoitzean klik egiten dutenean, zenbakia berari dagokion multzora joango da, hau da, ikasleak “2” zenbakia klikatzen badu, zenbakia bi objektu dauden multzora hurbilduko da.
Jarduera honetan ere, ikasleak zenbaki bakoitza zein multzora joango denaren inguruko hipotesiak egin ditzake, eta ondoren, zenbakian klik eginez, bere hipotesia baieztatu dezake.
Scratch Project

- BOB ESPONJA:
Umeak aurreko jardueretan baino parte hartze aktiboagoa izateko, beste scratch bat programatzea pentsatu dugu. Sratch honetan 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakien inguruko irudiak, ikonoak eta idazkera landuko dute.

Scratch-aren testuingurua itsaso bat izango da eta bertan, jardueran egin beharrekoari buruzko azalpena emango duen pertsonaia egongo da: Bob Esponja.
Hasteko, arrain kopuru bat agertuko da, eta kasleari zenbat arrain agertzen diren galdetuko zaio. Ikasleak orduan, arrain kopuruaren zenbakia idatzi beharko du. Ondoren, behin zenbaki zuzen idatzita, Bon Esponjak zenbaki horren izena idazteko (letra larriz) eskatuko dio. Bukatzeko, Bon Esponjak haurraren parte hartzea baloratuko du "primeran" edo "oso ondo" esanez. Umeak ariketa gaizki egiten badu, Bob Esponjak erantzuna emango dio azalpen baten bidez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario